"Kaxarranka", Bizkaiko euskal
dantza, Lekeition San Pedro egunean (ekainaren 29 an) egiten da.
Arrantzaleen
kofradiako morroi batek kutxa baten gainean egiten du dantza. Zortzi
arrantzalek lepoan eramaten duten kutxa, herriko kale ezberdinetatik paseiatzen
dute toki batzuetan dantzatzen, kargua uzten duen morroiaren etxera heldu arte.
Dantzariaren janzkera berezia da: alkandora
eta praka zuriak, gerriko eta lepoko gorriak, frac beltza, eta esku batean
txistera beltz bat eta eta bestean San Pedroren giltzak bordatuta dauden
bandera bat.
Dantza honek lau zati ditu:
- Herriari agurra
- Fandangoa
- Arin-arin
- Azken agurra
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina