Astekaria

2015/10/13


Gaur lehenengo eguna izanda, hasteko fitxa pertsonal bat bete dugu irakasleak ezagutu gaitzan. Ondoren hamar galderako galdetegi bat bete dugu, nahiko generala irakasgaia ezagutzeko. Bertan galdera batzuk errazak egin zaizkit baina beste batzuk ez. Software, hardware eta sistema eragile hitzak askotan entzuten ditugun hitzak dira baino ez nekien zer esanahi zuten eta behintzat gaur hori argitu dut. Gainera gmailean aritzeko erraztasun batzuk ikasi ditugu. Azkenik eguneroko hausnarketa egiteko denbora izan dugu. Hau egunero egin beharko dugu.


2015/10/20

Gaur Blog-en azalpen bat jaso dugu aurkezpen batekin. Asko entzunda daukat blogaren asuntua baino ez dut inoiz eduki holako bat. Azalpena bukatuta, blogean astero konpartituko ditugunez gauzak, gai bat finkatu dugu. Ondoren bloga sortzen hasi gara.  



2015/10/27

Hasteko, blogeko aurkezpena aldatzen ikasi dugu, letra eta argazkiak jartzen.Blogean youtubeko bideoak eskegitzen ikasi dugu bi era ezberdinetan: zuzenean eta html bidez. Baita link bat sarrera baten jartzen ikasi dugu. Bigarren praktikan, talde lanen inguruan pare bat testu irkurri ditugu eta gure pentsamoldeak kontrastatu ostean, taldeak egin eta akta fitxa ta talde fitxa bete dugu.




2015/11/10


Gaurko egunean irakasleak word aplikazioari buruz ez genekien hainbat gauza irakatsi dizkigu. Word-a erabiltzen badakigu baina ez diogu inoiz ahal den etekinik handiena ateratzen eta adibidez, pie de pagina bat ondo jartzen, eskemak sortzen, taulak sortzen eta koloreztatzen, testuak alfabetuki ordenatzen, aurkibidea eta bibliografia errazago ipintzen eskuz jarri beharrean...

Gauza hauek garantzitsuak iruditu zaizkit egunerokoan asko erabiltzen dugun tresna bat delako word, eta erraztasuna ekartzen du.

Ikasi duguna praktikan jartzeko ariketa bat egin dugu ondoren eta ikasitako dena islatu behar izan dugu.

Bigarren praktikan taldeak egin dituu eta google sites berri bat ireki dugu. Ondoren nola erabiltzen den ikasi dugu, bertan zer egingo dugun eta lana zertan datzan azaldu digu irakasleak.

Bukatzeko ikasle fitxa bukatu eta lana nola antolatuko dugun pentsatu dugu.


2015/11/17


Gaurko klasearen denbra gehiena talde lana egiteko erabili dugu . Planteatzen zaign galdera eragilearen hipotesiak sortu ditugu eta gero bideo bat ikusi dugu, gaitasun teknologioei buruz zihoana.

Gero, curriculumean informazioa tratatzeko eta teknologia digitala biltzeko gaitasunaren testua irakurri dugu eta bideo baten mapa kontzeptual bat gauzatu dugu.

Bukatzeko delicious web orrialdean erregistratu gara eta irakasleak lanaren hurrengo puntua azaldu digu. Aplikazio hau nahi dugun edo interesgarriak iruditu zaizkigun linkak gorde ditzakegu. Beste ordenagailu bat erabiliko dugun momenturako oso interesgarria da tresna hau, link-ak mantentzen ditugulako.

Google sitesera igo dugu egindakoa eta akta egin dugu alde egin aurretik.


2015/11/24


Gaurko klasea ere lana egiten eman dugu.

Etxean bilatutako link-ak partekatu ditugu eta egoeraren birdefiniketa egin dugu denon artean eta ondoren materialaren diseinuarekin hasi gara.
Amaitzeko egunero bezala google sitesera igo dugu egindakoa eta eguneko akta bete dugu.

2015/12/01


DAL astea dela eta ez dugu klase ordurik eduki.

2015/12/08

Zubia dela eta beste klase bat galdu dugu. Hurrengo klasea azkena da eta beraz proiektuen aurkezpena egingo dugu. Etxean bitartean lana aurreratzen joan gara.

2015/12/15

Azken saioa izanda gaurko egunean proiektuen aurkezpena egin dugu. Eguneko lehenengo saioan gelako hiru taldek euren DAL proiektuaren aurkezpena egin digute eta interesgarria izan da gure lana soilik ikusi beharrean beste batzuk ikustea.
Eguneko bigarren saioak aurkezpen ordena erabaki dugu eta azken ikututxoak egiteko irakasleak hamar minutu eman dizkigu. Gu lehenengoak izan gara aurkezten eta akats batzuk izan ditugu, agian lehenengoak izatearen ondorioz, baina hurrengo batean hobeto egiteko hausnarketa baliogarria izan da.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina