KANDELARIO
Otsailaren 2an bedeinkatzen dira kandelak
elizetan. Batzuk kandela zuzenak eta beste batzuek kandela biribilduak
(argizariak edo erretxinak) eramaten dituzte elizara.
Antzinako euskaldunek uste zuten kandela
bedeinkatu horiek haiek eta haien ondasunak babesten zituztela:
-Ekaitz egunetan pizten zen kandela
bedeinkatua etxea eta bertan bizi zirenak babesteko.
- Familiako norbaitek gaizo larria zuenean ere
pizten zen kandela bedeinkatua sendatzen laguntzeko.
- Kandela kiribildu bedeinkatua piztu eta
adarretan jartzen zen jo edo eraso zitzakeen edozein sorginkeri edo gaizotatik
babesteko
Egun horretan ere, antzinako euskaldunek
elizara zumezko erramuak eramaten zituzten bedeinkatzeko. Gero, erramu
bedeinkatu horiek etxe inguruko soroetan jartzen ziren. Eta euren gainean,
kandela bedeinkatuak. Horrekin, izan litezkeen arriskuak eta baita familiaren
baserrian zein baratzean sorginen agerpena urrundu nahi izaten zen. Eta zumeak
eta kandelak jartzen ziren bitartean “kandelerio” abesten zen:
“Kandelerio lerioatzari ura dariosagarrari
madarieutsi Peru adarrari.
Euria dakar menditik Ondarroaren gainetik
Eztaukat zapatarik banoa Lekeitiotik
Kandelerioz eguzki,Negua dago aurreti,
kandelerioz edurra, joan da neguaren bildurra”
SAN BLAS
Otsailaren 3an, Kandelario egunaren ondoren,
San Blas eguna ospatzen da. Euskal Herriko herri gehienetan mantentzen da
bedeinkazio bereziak egiteko ohitura hau.
Ohitura hauxe da: eleiza inguruetan kokatzen
diren saltokietan gozokiak , opilak, erroskilak eta kolore desberdinetako hari
berezi batzuk erosten dira, sanblasari izenez ezagutzen direnak.
Apaizak bedeinkatu eta gero hariak eta jateko
gauzek apateko indarra omen dute eztarriko minak eta gaixotasunak aldentzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina