Santa Agata jaia edo Dona Agata
jaia, beste euskalkietan Santa Ageda bezpera, Agate Deuna jaia eta Santa Ageda
festa izenez ere ezaguna, otsailaren 5ean edo bezperan Euskal Herrian eta
katolizismoak indarra duen edo izan duen beste hainbat tokitan ospatzen den
jaia da. Izan ere, Cataniako Agata santuaren eguna otsailaren 5a da Eliza
Katolikoaren santutegian, eta ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan
koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Euskal Herriko herri
askotan, makilekin ateratzen dira kalera, erritmoa markatzeko lurrean joaz;
beste herri batzuetan, Kintoak ospatzen dira egun horretan.
Beste hainbat erlijio
ospakizunetan bezala, Euskal Herrian kristautasunaren aurretiko hainbat
elementu paganorekin nahasita ageri dira kristau elementuak. Hartara, Santa
Agata askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin.
Ablitasen, uste zuten Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo
urtebeterako ekaitzak
Abesti batzuk:
Santa ageda, gure martiri maitea
Santa Ageda, Ageda;
gure martiri maitea,
etxe honeri eman eiozu:
zoriona ta bakea.
Zorion etxe hontako denoi
oles egitea gatoz
aterik ate ohitura zaharrak
aurten berritzeko asmoz
Santa Ageda, Ageda;
gure martiri maitea,
etxe honeri eman eiozu:
zoriona ta bakea.
Heriotz eder-ederra,
euki zenduan Ageda
zeruko ateak zabaldurikan
hartu zenduan bakea.
Eskerrik asko jendea
bizi gaitezen bakean
gero zeruan batu gaitezan
Agedarekin batera.
Aintzaldun daigun Agate deuna
Aintzaldun daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.
Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna
etxe guztiak kantuz
aukeratua duguna.
(lekuko izena) etorri gara
taldean neska-mutilak
Santa Ageda omenez hartuta
soinuaz eta makilaz.
Bat, bi, hiru... Eup!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina