Ekainan, eguzkiaren gaina, argiaren hilabetea,
23an San Juan bezpera ospatzen da herri askotan. Suak piztu, bakoitzak bere etxe aurrian, zelaietako belar
moztuarekin, (garaia dela belarra mozteko) eta suak saltatu, komenigarria
denez, eta antzerki batekin amaiera ematen zaie, garai batean lastozko sorgin
bat erretzen zen.
Festa
honetan, ospatzen dena ez da saindua baizik eguzkiaren aroaren etorrera, hau da
udako solstizioa. Urteko egunik luzeena eguzkiari eskeintzen zaio eta suak
eguzkiaren ikurra bihurtuz gaua argitzen du, gau majikoa izanez. Gizakia
gizakia zenetik eta orain dela gutxi arte nekazaria izan denez, lurratik eta
naturatik bizi izan da. Lurra ezagutu eta bere zikloak edo aroak betidanik
ospatu du, neguko soltizioa (eguberriak), udaberria… kristautasuna iritsi zen
arte.
Kristautasua
indartuz eta zabalduz joan zen bitartartean, jentil ohiturak
(paganismoa) bereganatuz eta trasformatuz joan zen, eta mantentzen segitzen
ziren ohiturak, diabruaren eta sorgiñen gauza zela, elizgizonek esaten hasi ziren.
Azkenean gau hau sorgin eta gaueko
izakiekin nahastu da.
Sorginak (sortu eta egin hitzetik datorren
hitza) belarrak ezagutzen zituen
emakumeak eta beste herritar batzuk kristauak izanez gain aintzinako ohiturak
mantentzen zituzten eta eguzkiaren egun hontan, suaren inguruan, ondo jana ta
ondoa edanda, gaur egungo larunbat gaua bezala ta sikotropiko ordez onddo batzuk (mongiak adibidez) edo
komentatzen dutenez akerraren putza usainduz, aluzinogenoa dela eta gaur egungo
objetibo berberakin seguraski, ligatzea, larru jotzea… baina askatasun
haundiagorekin bukatuko ziren festa
hauek. Festa edo topaketa hauek
akelarreak deitu edo deitzen diogu Hitz hau Zugarramurdin gertatutakoaren
ondorioa da, zeren Euskal Herriko beste herri askotan egiten ziren eta beste
izenekin ezagutzen ziren bilgune hoiek, Fikozelaia (Saran), akerlanda,
(Arteagan), Petralanda, (Diman)… Zugarramurdiren kasuan, pentsatzekoa da garai batean ongi ikusita eta
normala zela eta festa leku ireki batean egiten zela , zelai batean hau da
akerren larrean eta denborarekin, arestian kontatu dugunez bezala, leku itxi
eta ezkutu batean egin beharko zuten, beste
kristau eta herritarren begietatik urrun eta lezetara joan behar izan
ziren izena mantenduz.
Akelarre hitza gaur egun sorgiñen bilkurari
deitzeko erabiltzen dugu bai erdaraz bai eskaraz, hau da zeren azken “auto de
fe” haundia egin zena, Zugarramurdiko afera izenarekin ezagutu izan zelako.
Afera honek, 1608ko Irailan asten da, Valle
Alvarado inkisidorea Zugarramurdira iristen denean, Urdazubiko abateak eta
Zugarramurdiko jaunak egindako sorgin salaketa
bat aztertzera. Hauek komentatzen dute Sarako neska gazte batek Maria Ximeldegi erraten zuela, sorgiña zela
eta deabrua agertzen den bilkura batzutara joana dela eta bilkura
zugarramurdiko leze bazutan egiten direla eta bera badakiela nortzuk joaten
diren bertara. Herritarrek kriston presioa jasanez, galdeketak,
mendekuak…azkenik Inkisidoreak, herritar batzuk bertan biltzen direla esan zuen
, deabrua adoratzeko eta sexu orgiak egiteko , eta informe bat egin zuen.
Honekin batera 205 emakume eta 67 gizon (Zugarrmurdi eta Baztangoak gehienak)
salatzen zituen, haurrak, agureak… Salatu guzti hoietatik Zugarramurdiko 31
Logroñora eramango ditu eta epaituak izango dira 1610ko Azaroan.
Epaiketa artan Euskal herriko bertze “sorgin
eta aztiak” epaitu ziren, 5.000 mila Nafarr esaten dute epaitu zirela.
"Auto de fe" hartan berrogeitahamairu izan ziren
zigortuak eta berrogeitahamahiru hoietatik hamaika sutean hiltzea erabaki
zuten, hamaika hoiek Zugarramurdiko taldekoak ziren, hortaz izena
Zugarramurdiko afera. Hogeitahamaika Zugarramurditarretik bakarrik hamabi
bizirik bueltatu ziren, zortzi gehiago hilko ziren presoindegian epaiketa
itxaroten, zortzi hauek errugabeak izendatuko zituzten geroago.
Hortik aurrera zugarramurdi eta sorgiñak betiko lotuko dira eta
sorginkeriaren herria eta erreferzia bihurtuko da. Zugarramurditarrek mendez
mendez harrotasunarekin eraman dute eta ez dute inoiz ahaztu bere hogeitahamaika herritar hoiei
gertatutakoa. Aspaldin Zugarramurdin
data hauetan San Joan gau ondoko larunbatan akelerre gaupasa egiten zen, jende
asko etortzen zela ta gaur egun sorginen eguna antolatzen da, merkatu ta sorgin
feriakin, hitzaldiak, antzerkiak… dena sorginaren inguruan, baita ere omentzen
dituzte epaiketa jaso zutenei .
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina