San Ferminak, Euskal Herri mailan jai
ospetsuenetarikoak dira. Oso ezagunak dira Iruñeako San Ferminak. Uztailaren
7an hasten dira eta zazpi egunez irauten dute. Aste osoan zehar, goizero
goizeko zortzietan, entzierroa ospatzen da.
Entzierroa San Fermin santuari abesten hasten
da. Korrikalariek honako hau abesten diote San Fermini:
A San Fermin pedimos
por ser nuestro patron
nos guie en el encierro
dandonos su bendición.
GORA SAN FERMIN!
GORA!
Orain ere euskaraz abesten dena:
Entzun arren San Fermin
Zu zaitugu patroi,
Zuzendu gure oinak
Entzierro hontan, otoi!
Ondoren, Zezenak irteten dira eta
korrikalariak aurretik doaz zezen plazara heldu arte. Bitartean, hainbat
kaleetatik sartzen dira; kale guztietatik ospetsuena Estafeta kalea da.
Bertan,zezen asko eta asko erori egiten dira eta horrek korrikalariei arriskua
sortzen die.
Entzierroa bukatu ondoren, jai giroan
jarraitzen dute egun osoan zehar.
Jaien amaiera "Pobre de mi"
abestiarekin ematen da. Uztaila 14an, gaueko hamabietan, udaletxeko plazan
elkartzen da jendea eta kandelak pizten dituzte. Orduan, abesti hau abesten
dute:
Pobre de mi
Pobre de mi
que se han acabado
las fiestas de San Fermin....
Abestia bukatzean, kandelak itzaltzen dituzte
eta zapi gorde egiten dute hurrengo urterako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina