Oraintsu arte itsasoa berebizikoa izan eta
miatu gabe egon da. Traineruen estropadak itsaso zabaleko arrantzaren ingurutik
sortutakoak dira. Urte askotan zehar, estropaden gaia arrantzarekin lotua egon
zen eta arrantzale onenen artean osatzen zituzten itsasertzeko tripulaziorik
onenak.
XIX. mendearen amaiera aldera, 1879. urtean
hain zuzen ere, Donostiako Udalak antolatu zituen lehenengo traineru
estropadak, Kontxako estropadak, bertara iristen ziren bisitarien aisialdia
betetzeko, horrelako ikuskariak behar baitzituen. Arraunen egin beharreko
distantzia 3 itsas miliatan finkatu zen 1910eko hamarraldian.
ESTROPADAK
Traineru estropadak, gehienetan, lau luze eta
hiru ziabogetara jokatzen dira eta hiru milia egiten dituzte. Badira erlojuaren
kontrako bestelako modalitateak ere, eta hauek estropadak egiteko tokiak lau
untzi batera ibiltzeko aukerarik ematen ez duenean izaten dira. Trabesiak ere
izaten dira, baina banaka batzuk eta ibilbide luzeagoa izaten dute,
itsasertzeko bi herrien arteko distantzia izan ohi da.
DENBORALDIA
Estropaden denboraldi ofiziala ekainaren
amaiera aldera hasi eta urriaren hasiera aldera amaitzen da. Aurretik, ordea,
batelen eta trainerilen denboraldia jokatu da martxoatik aurrera. Denboraldiko
probarik garrantzitsuena, Donostiako Kontxako estropada da, ziaboga bakarreko
bi luzekoa izaten dena.
Gehienbat Euskal Herriko kostaldeko taldeek
parte hartzen dute baina badaude baita Espainia mailakoak, adibidez: Castro...
Bizkaian jokatu eta ezagutzen diren lehen
estropadak aro modernoan Bilboko Abran jokatutakoak dira. 1887an, Maria
KristiƱa erregina Bilbora zetorrela eta, jokatu ziren Bilboko Estropadak.
Gerra Zibila izan zen garaian, eteneladi bat
jasan zuen arraunak.