Harri- jasotzea oso kirol ezaguna da Euskal
Herrian, batez ere harrijasotzaileen arteko apustuei eta marka hauste
pertsonalei dagokienez.
Kirol honetan ia ez dago harria jasotzeko
txapelketa ofizialik, eta harrijasotzaileek beren kirol karreretan marka
hausten dituzten einean sortzen dira espezialitate honetako mito handiak.
300 kiloko mugara soilik 3 harrijasotzaile
iritsi dira:
Goiazko Gibitegi
Leitzako Iñaki Perurena
Mikel Saralegi
Apustuaren lehia plazan egiten da, jende
aurrean inguru hurbilean harrera ona duenean, eta ikusle asko eta asko
hurbiltzen da horrelakoetan.
HARRIA
Lau formatako harri erregularrak erabiltzen
dira: harri esferikoa, zilindrikoa, kubikoa eta laukizuzena. Eskuarki ordu
erdikoa izan ohi da proba burutzeko zehaztutako denbora. Ordu erdi hori hamar
minutuko 3 txandatan banatzen da, baina epe horiek aldatu egiten dira lehia
batetik bestera.
TXAPELKETAK
Azken 20 urteotan herri kirolen Euskal
Federazioak antolatutako bi txapelketa egin dira, bata harri handiekin eta
bestea harri txikiekin, beraz bi txapelketa.
Lehia berdintzeko asmotan, harrijasotzaileek
lau hari motekin egin behar dute lan ( kubikoa, esferikoa, zilindrikoa eta
laukizuzena), eta lau harriekin kilo gehien jasotzen dituena izaten da
txapeldun.