2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

Harrijasotzaileak

Harri- jasotzea oso kirol ezaguna da Euskal Herrian, batez ere harrijasotzaileen arteko apustuei eta marka hauste pertsonalei dagokienez.


Kirol honetan ia ez dago harria jasotzeko txapelketa ofizialik, eta harrijasotzaileek beren kirol karreretan marka hausten dituzten einean sortzen dira espezialitate honetako mito handiak.


300 kiloko mugara soilik 3 harrijasotzaile iritsi dira:

Goiazko Gibitegi

Leitzako Iñaki Perurena

Mikel Saralegi

Apustuaren lehia plazan egiten da, jende aurrean inguru hurbilean harrera ona duenean, eta ikusle asko eta asko hurbiltzen da horrelakoetan.

HARRIA

Lau formatako harri erregularrak erabiltzen dira: harri esferikoa, zilindrikoa, kubikoa eta laukizuzena. Eskuarki ordu erdikoa izan ohi da proba burutzeko zehaztutako denbora. Ordu erdi hori hamar minutuko 3 txandatan banatzen da, baina epe horiek aldatu egiten dira lehia batetik bestera.

TXAPELKETAK

Azken 20 urteotan herri kirolen Euskal Federazioak antolatutako bi txapelketa egin dira, bata harri handiekin eta bestea harri txikiekin, beraz bi txapelketa.


Lehia berdintzeko asmotan, harrijasotzaileek lau hari motekin egin behar dute lan ( kubikoa, esferikoa, zilindrikoa eta laukizuzena), eta lau harriekin kilo gehien jasotzen dituena izaten da txapeldun.


2015(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

Iruñeako San Ferminak

San Ferminak, Euskal Herri mailan jai ospetsuenetarikoak dira. Oso ezagunak dira Iruñeako San Ferminak. Uztailaren 7an hasten dira eta zazpi egunez irauten dute. Aste osoan zehar, goizero goizeko zortzietan, entzierroa ospatzen da.
Entzierroa San Fermin santuari abesten hasten da. Korrikalariek honako hau abesten diote San Fermini:
A San Fermin pedimos
por ser nuestro patron
nos guie en el encierro
dandonos su bendición.
GORA SAN FERMIN!
GORA!

Orain ere euskaraz abesten dena:
Entzun arren San Fermin
Zu zaitugu patroi,
Zuzendu gure oinak
Entzierro hontan, otoi!

Ondoren, Zezenak irteten dira eta korrikalariak aurretik doaz zezen plazara heldu arte. Bitartean, hainbat kaleetatik sartzen dira; kale guztietatik ospetsuena Estafeta kalea da. Bertan,zezen asko eta asko erori egiten dira eta horrek korrikalariei arriskua sortzen die.
Entzierroa bukatu ondoren, jai giroan jarraitzen dute egun osoan zehar.
Jaien amaiera "Pobre de mi" abestiarekin ematen da. Uztaila 14an, gaueko hamabietan, udaletxeko plazan elkartzen da jendea eta kandelak pizten dituzte. Orduan, abesti hau abesten dute:
Pobre de mi
Pobre de mi
que se han acabado
las fiestas de San Fermin....
Abestia bukatzean, kandelak itzaltzen dituzte eta zapi gorde egiten dute hurrengo urterako.

Jai hau udan ospatzen denez, haurrek ez dute eskolan asko lantzen baina jakin beharreko zerbait da. Euskal kulturaren punturik ezagunena bait da mundu mailan. Atzerritar asko eta asko etortzen dira Iruñeara San Ferminetan jai hau ezagutu ahal izateko.


2015(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

Kandelario eta San Blas eguna

KANDELARIO

Otsailaren 2an bedeinkatzen dira kandelak elizetan. Batzuk kandela zuzenak eta beste batzuek kandela biribilduak (argizariak edo erretxinak) eramaten dituzte elizara.

Antzinako euskaldunek uste zuten kandela bedeinkatu horiek haiek eta haien ondasunak babesten zituztela:

-Ekaitz egunetan pizten zen kandela bedeinkatua etxea eta bertan bizi zirenak babesteko.
- Familiako norbaitek gaizo larria zuenean ere pizten zen kandela bedeinkatua sendatzen laguntzeko.
- Kandela kiribildu bedeinkatua piztu eta adarretan jartzen zen jo edo eraso zitzakeen edozein sorginkeri edo gaizotatik babesteko

Egun horretan ere, antzinako euskaldunek elizara zumezko erramuak eramaten zituzten bedeinkatzeko. Gero, erramu bedeinkatu horiek etxe inguruko soroetan jartzen ziren. Eta euren gainean, kandela bedeinkatuak. Horrekin, izan litezkeen arriskuak eta baita familiaren baserrian zein baratzean sorginen agerpena urrundu nahi izaten zen. Eta zumeak eta kandelak jartzen ziren bitartean “kandelerio” abesten zen:

“Kandelerio lerioatzari ura dariosagarrari madarieutsi Peru adarrari.
Euria dakar menditik Ondarroaren gainetik Eztaukat zapatarik banoa Lekeitiotik
Kandelerioz eguzki,Negua dago aurreti, kandelerioz edurra, joan da neguaren bildurra”


SAN BLAS

Otsailaren 3an, Kandelario egunaren ondoren, San Blas eguna ospatzen da. Euskal Herriko herri gehienetan mantentzen da bedeinkazio bereziak egiteko ohitura hau.

Ohitura hauxe da: eleiza inguruetan kokatzen diren saltokietan gozokiak , opilak, erroskilak eta kolore desberdinetako hari berezi batzuk erosten dira, sanblasari izenez ezagutzen direnak.

Apaizak bedeinkatu eta gero hariak eta jateko gauzek apateko indarra omen dute eztarriko minak eta gaixotasunak aldentzeko.


San Blas hariak bederatzi egun pasa eta gero erre egin behar dira gaitzarekin amaitzeko. Kandelario egunean hasi eta inauteriak arte etxe askotan tostadak egiten dira.



2015(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

Lekeitioko Kaxarranka



"Kaxarranka", Bizkaiko euskal dantza, Lekeition San Pedro egunean (ekainaren 29 an) egiten da.
Arrantzaleen  kofradiako morroi batek kutxa baten gainean egiten du dantza. Zortzi arrantzalek lepoan eramaten duten kutxa, herriko kale ezberdinetatik paseiatzen dute toki batzuetan dantzatzen, kargua uzten duen morroiaren etxera heldu arte.
Dantzariaren janzkera berezia da: alkandora eta praka zuriak, gerriko eta lepoko gorriak, frac beltza, eta esku batean txistera beltz bat eta eta bestean San Pedroren giltzak bordatuta dauden bandera bat.

Dantza honek lau zati ditu:

- Herriari agurra
- Fandangoa
- Arin-arin

- Azken agurra


2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

Estropadak eta arraunlariak

Oraintsu arte itsasoa berebizikoa izan eta miatu gabe egon da. Traineruen estropadak itsaso zabaleko arrantzaren ingurutik sortutakoak dira. Urte askotan zehar, estropaden gaia arrantzarekin lotua egon zen eta arrantzale onenen artean osatzen zituzten itsasertzeko tripulaziorik onenak.


XIX. mendearen amaiera aldera, 1879. urtean hain zuzen ere, Donostiako Udalak antolatu zituen lehenengo traineru estropadak, Kontxako estropadak, bertara iristen ziren bisitarien aisialdia betetzeko, horrelako ikuskariak behar baitzituen. Arraunen egin beharreko distantzia 3 itsas miliatan finkatu zen 1910eko hamarraldian.


ESTROPADAK


Traineru estropadak, gehienetan, lau luze eta hiru ziabogetara jokatzen dira eta hiru milia egiten dituzte. Badira erlojuaren kontrako bestelako modalitateak ere, eta hauek estropadak egiteko tokiak lau untzi batera ibiltzeko aukerarik ematen ez duenean izaten dira. Trabesiak ere izaten dira, baina banaka batzuk eta ibilbide luzeagoa izaten dute, itsasertzeko bi herrien arteko distantzia izan ohi da.


DENBORALDIA


Estropaden denboraldi ofiziala ekainaren amaiera aldera hasi eta urriaren hasiera aldera amaitzen da. Aurretik, ordea, batelen eta trainerilen denboraldia jokatu da martxoatik aurrera. Denboraldiko probarik garrantzitsuena, Donostiako Kontxako estropada da, ziaboga bakarreko bi luzekoa izaten dena.


Gehienbat Euskal Herriko kostaldeko taldeek parte hartzen dute baina badaude baita Espainia mailakoak, adibidez: Castro...
Bizkaian jokatu eta ezagutzen diren lehen estropadak aro modernoan Bilboko Abran jokatutakoak dira. 1887an, Maria Kristiña erregina Bilbora zetorrela eta, jokatu ziren Bilboko Estropadak.

Gerra Zibila izan zen garaian, eteneladi bat jasan zuen arraunak.