2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

Harrijasotzaileak

Harri- jasotzea oso kirol ezaguna da Euskal Herrian, batez ere harrijasotzaileen arteko apustuei eta marka hauste pertsonalei dagokienez.


Kirol honetan ia ez dago harria jasotzeko txapelketa ofizialik, eta harrijasotzaileek beren kirol karreretan marka hausten dituzten einean sortzen dira espezialitate honetako mito handiak.


300 kiloko mugara soilik 3 harrijasotzaile iritsi dira:

Goiazko Gibitegi

Leitzako Iñaki Perurena

Mikel Saralegi

Apustuaren lehia plazan egiten da, jende aurrean inguru hurbilean harrera ona duenean, eta ikusle asko eta asko hurbiltzen da horrelakoetan.

HARRIA

Lau formatako harri erregularrak erabiltzen dira: harri esferikoa, zilindrikoa, kubikoa eta laukizuzena. Eskuarki ordu erdikoa izan ohi da proba burutzeko zehaztutako denbora. Ordu erdi hori hamar minutuko 3 txandatan banatzen da, baina epe horiek aldatu egiten dira lehia batetik bestera.

TXAPELKETAK

Azken 20 urteotan herri kirolen Euskal Federazioak antolatutako bi txapelketa egin dira, bata harri handiekin eta bestea harri txikiekin, beraz bi txapelketa.


Lehia berdintzeko asmotan, harrijasotzaileek lau hari motekin egin behar dute lan ( kubikoa, esferikoa, zilindrikoa eta laukizuzena), eta lau harriekin kilo gehien jasotzen dituena izaten da txapeldun.


2015(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

Iruñeako San Ferminak

San Ferminak, Euskal Herri mailan jai ospetsuenetarikoak dira. Oso ezagunak dira Iruñeako San Ferminak. Uztailaren 7an hasten dira eta zazpi egunez irauten dute. Aste osoan zehar, goizero goizeko zortzietan, entzierroa ospatzen da.
Entzierroa San Fermin santuari abesten hasten da. Korrikalariek honako hau abesten diote San Fermini:
A San Fermin pedimos
por ser nuestro patron
nos guie en el encierro
dandonos su bendición.
GORA SAN FERMIN!
GORA!

Orain ere euskaraz abesten dena:
Entzun arren San Fermin
Zu zaitugu patroi,
Zuzendu gure oinak
Entzierro hontan, otoi!

Ondoren, Zezenak irteten dira eta korrikalariak aurretik doaz zezen plazara heldu arte. Bitartean, hainbat kaleetatik sartzen dira; kale guztietatik ospetsuena Estafeta kalea da. Bertan,zezen asko eta asko erori egiten dira eta horrek korrikalariei arriskua sortzen die.
Entzierroa bukatu ondoren, jai giroan jarraitzen dute egun osoan zehar.
Jaien amaiera "Pobre de mi" abestiarekin ematen da. Uztaila 14an, gaueko hamabietan, udaletxeko plazan elkartzen da jendea eta kandelak pizten dituzte. Orduan, abesti hau abesten dute:
Pobre de mi
Pobre de mi
que se han acabado
las fiestas de San Fermin....
Abestia bukatzean, kandelak itzaltzen dituzte eta zapi gorde egiten dute hurrengo urterako.

Jai hau udan ospatzen denez, haurrek ez dute eskolan asko lantzen baina jakin beharreko zerbait da. Euskal kulturaren punturik ezagunena bait da mundu mailan. Atzerritar asko eta asko etortzen dira Iruñeara San Ferminetan jai hau ezagutu ahal izateko.


2015(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

Kandelario eta San Blas eguna

KANDELARIO

Otsailaren 2an bedeinkatzen dira kandelak elizetan. Batzuk kandela zuzenak eta beste batzuek kandela biribilduak (argizariak edo erretxinak) eramaten dituzte elizara.

Antzinako euskaldunek uste zuten kandela bedeinkatu horiek haiek eta haien ondasunak babesten zituztela:

-Ekaitz egunetan pizten zen kandela bedeinkatua etxea eta bertan bizi zirenak babesteko.
- Familiako norbaitek gaizo larria zuenean ere pizten zen kandela bedeinkatua sendatzen laguntzeko.
- Kandela kiribildu bedeinkatua piztu eta adarretan jartzen zen jo edo eraso zitzakeen edozein sorginkeri edo gaizotatik babesteko

Egun horretan ere, antzinako euskaldunek elizara zumezko erramuak eramaten zituzten bedeinkatzeko. Gero, erramu bedeinkatu horiek etxe inguruko soroetan jartzen ziren. Eta euren gainean, kandela bedeinkatuak. Horrekin, izan litezkeen arriskuak eta baita familiaren baserrian zein baratzean sorginen agerpena urrundu nahi izaten zen. Eta zumeak eta kandelak jartzen ziren bitartean “kandelerio” abesten zen:

“Kandelerio lerioatzari ura dariosagarrari madarieutsi Peru adarrari.
Euria dakar menditik Ondarroaren gainetik Eztaukat zapatarik banoa Lekeitiotik
Kandelerioz eguzki,Negua dago aurreti, kandelerioz edurra, joan da neguaren bildurra”


SAN BLAS

Otsailaren 3an, Kandelario egunaren ondoren, San Blas eguna ospatzen da. Euskal Herriko herri gehienetan mantentzen da bedeinkazio bereziak egiteko ohitura hau.

Ohitura hauxe da: eleiza inguruetan kokatzen diren saltokietan gozokiak , opilak, erroskilak eta kolore desberdinetako hari berezi batzuk erosten dira, sanblasari izenez ezagutzen direnak.

Apaizak bedeinkatu eta gero hariak eta jateko gauzek apateko indarra omen dute eztarriko minak eta gaixotasunak aldentzeko.


San Blas hariak bederatzi egun pasa eta gero erre egin behar dira gaitzarekin amaitzeko. Kandelario egunean hasi eta inauteriak arte etxe askotan tostadak egiten dira.