2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

San Juan gaua eta akelarrea




Ekainan, eguzkiaren gaina, argiaren hilabetea, 23an San Juan bezpera ospatzen da herri askotan. Suak piztu, bakoitzak  bere etxe aurrian, zelaietako belar moztuarekin, (garaia dela belarra mozteko) eta suak saltatu, komenigarria denez, eta antzerki batekin amaiera ematen zaie, garai batean lastozko sorgin bat erretzen zen.

 Festa honetan, ospatzen dena ez da saindua baizik eguzkiaren aroaren etorrera, hau da udako solstizioa. Urteko egunik luzeena eguzkiari eskeintzen zaio eta suak eguzkiaren ikurra bihurtuz gaua argitzen du, gau majikoa izanez. Gizakia gizakia zenetik eta orain dela gutxi arte nekazaria izan denez, lurratik eta naturatik bizi izan da. Lurra ezagutu eta bere zikloak edo aroak betidanik ospatu du, neguko soltizioa (eguberriak), udaberria… kristautasuna iritsi zen arte.
Kristautasua  indartuz eta zabalduz joan zen bitartartean, jentil ohiturak (paganismoa) bereganatuz eta trasformatuz joan zen, eta mantentzen segitzen ziren ohiturak, diabruaren eta sorgiñen gauza zela, elizgizonek esaten hasi ziren. Azkenean gau  hau sorgin eta gaueko izakiekin nahastu da.


Sorginak (sortu eta egin hitzetik datorren hitza)  belarrak ezagutzen zituen emakumeak eta beste herritar batzuk kristauak izanez gain aintzinako ohiturak mantentzen zituzten eta eguzkiaren egun hontan, suaren inguruan, ondo jana ta ondoa edanda, gaur egungo larunbat gaua bezala ta sikotropiko ordez  onddo batzuk (mongiak adibidez) edo komentatzen dutenez akerraren putza usainduz, aluzinogenoa dela eta gaur egungo objetibo berberakin seguraski, ligatzea, larru jotzea… baina askatasun haundiagorekin  bukatuko ziren festa hauek.  Festa edo topaketa hauek akelarreak deitu edo deitzen diogu Hitz hau Zugarramurdin gertatutakoaren ondorioa da, zeren Euskal Herriko beste herri askotan egiten ziren eta beste izenekin ezagutzen ziren bilgune hoiek, Fikozelaia (Saran), akerlanda, (Arteagan), Petralanda, (Diman)… Zugarramurdiren kasuan,  pentsatzekoa da garai batean ongi ikusita eta normala zela eta festa leku ireki batean egiten zela , zelai batean hau da akerren larrean eta denborarekin, arestian kontatu dugunez bezala, leku itxi eta ezkutu batean egin beharko zuten, beste  kristau eta herritarren begietatik urrun eta lezetara joan behar izan ziren izena mantenduz.


Akelarre hitza gaur egun sorgiñen bilkurari deitzeko erabiltzen dugu bai erdaraz bai eskaraz, hau da zeren azken “auto de fe” haundia egin zena, Zugarramurdiko afera izenarekin ezagutu izan zelako.
Afera honek, 1608ko Irailan asten da, Valle Alvarado inkisidorea Zugarramurdira iristen denean, Urdazubiko abateak eta Zugarramurdiko jaunak egindako sorgin salaketa  bat aztertzera. Hauek komentatzen dute Sarako neska gazte batek  Maria Ximeldegi erraten zuela, sorgiña zela eta deabrua agertzen den bilkura batzutara joana dela eta bilkura zugarramurdiko leze bazutan egiten direla eta bera badakiela nortzuk joaten diren bertara. Herritarrek kriston presioa jasanez, galdeketak, mendekuak…azkenik Inkisidoreak, herritar batzuk bertan biltzen direla esan zuen , deabrua adoratzeko eta sexu orgiak egiteko , eta informe bat egin zuen. Honekin batera 205 emakume eta 67 gizon (Zugarrmurdi eta Baztangoak gehienak) salatzen zituen, haurrak, agureak… Salatu guzti hoietatik Zugarramurdiko 31 Logroñora eramango ditu eta epaituak izango dira 1610ko Azaroan.
Epaiketa artan Euskal herriko bertze “sorgin eta aztiak” epaitu ziren, 5.000 mila Nafarr esaten dute epaitu zirela.


"Auto de fe" hartan berrogeitahamairu izan ziren zigortuak eta berrogeitahamahiru hoietatik hamaika sutean hiltzea erabaki zuten, hamaika hoiek Zugarramurdiko taldekoak ziren, hortaz izena Zugarramurdiko afera. Hogeitahamaika Zugarramurditarretik bakarrik hamabi bizirik bueltatu ziren, zortzi gehiago hilko ziren presoindegian epaiketa itxaroten, zortzi hauek errugabeak izendatuko zituzten geroago.


Hortik aurrera zugarramurdi  eta sorgiñak betiko lotuko dira eta sorginkeriaren herria eta erreferzia bihurtuko da. Zugarramurditarrek mendez mendez harrotasunarekin eraman dute eta ez dute inoiz ahaztu bere  hogeitahamaika herritar hoiei gertatutakoa.  Aspaldin Zugarramurdin data hauetan San Joan gau ondoko larunbatan akelerre gaupasa egiten zen, jende asko etortzen zela ta gaur egun sorginen eguna antolatzen da, merkatu ta sorgin feriakin, hitzaldiak, antzerkiak… dena sorginaren inguruan, baita ere omentzen dituzte epaiketa jaso zutenei .
Vimeon hainbat bideo topa daitezke, batzuk oso interesanteak, beste batzuk ez horrenbeste.

Beste bideo bat

Bideo hau youtubetik ekarri dugu baina HTML kodea kopiatuta aldaketak egin ostean

Sarrera bideoarekin

Bideo bat sartuko dugu sarrera honetan, youtubetik zuzenean


2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea

Sarrera





Kaixo, Ongi etorri  blog berri honetara!

Nire izena Julen da, Euskal Herriko Unibertsitateko Lehen Hezkuntza graduko bigarren mailako ikaslea. Informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen Hezkuntzan irakasgaiaren barruan Blog bat sortu behar izan dut eta horregatik Euskal Herriko ohituretaz hitzegingo dizuet. Gaia hezkuntzari begira egongo da momentu oro. Beraz, zuen gogokoa izatea espero dut!